UDAL ARTXIBOA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Archivo Municipal - Udal Artxiboa - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Fondo administratiboa

Aurrekoa ez bezala, fondo irekia da hau; izan ere, Udaleko Arloek eta Sailek sortzen dituzten espedienteak hara bidaltzen baitituzte tarteka; Zerbitzu honetako langileek behar bezala antolatu eta deskribatzen dituztenean, espediente horiek fondo horretan sartzen dira. Beraz, antolamendu eta deskribapen lanak amaitutakoan, espediente horiek, dagokien katalogo-zenbaki edo barne-kodearekin, beren tokian jartzen dira, 1.250 metro lineal okupatuz.

Sailkapen Taulari esker jakin liteke zein Ataletan, Azpiataletan eta Serietan dagoen banatuta dokumentazioa; printzipioz, Fondo Historikoa bezala, hemengo dokumentazioa ere edonoren eskura dago, beren edukiagatik sarbide murriztuko datuak dituzten espedienteak izan ezik. Horrelakoetan Artxiboko langileek erabakiko dute material hori eskatzen duenari utzi ala ez, gai horretan indarrean dagoen araudiari jarraiki.

Araudi hori betetzeko, hain zuzen ere, kontsultak Zerbitzuan bertan egin behar dira, bilaketak zenbait irizpideren arabera (data, hitz-gakoa, eta abar) egiteko beharrezkoa den datu-base informatizatua baitauka. 2010eko abenduaren 31ko datan, aplikazio horrek dagoeneko 54.657 erregistro ditu, beste hainbat espediente edota libururenak.

Azpimarratu behar da Fondo honi dagokionez jendeak gehien eskatzen duen dokumentazioa eraikin partikularren eraikuntzari buruzko proiektu teknikoak eta biztande-errolda datuak direla, azken hauek genealogia azterlanak egiteko.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun

ARCHIVO MUNICIPAL • C/ Pikoketa nº 1 (Ikust-Alaia Etxea) • 20304 Irun • T.: 943-505 205 / 943-505 206 • archivo@irun.org