UDAL ARTXIBOA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Archivo Municipal - Udal Artxiboa - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

San Martzialetako programak

Festa Egitarauak

1999 Memoria
PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader program instalatuta edukitzea. Lortu internete bertan.

Aukera dago San Martzialetako jai kutunen mende bateko programak ikusteko, begiratzeko. 1906. urtetik urte honetara bitarteko udal programa inprimatu guztiak bildu eta digitalizatu ditugu.

Bilduma aberatsa da kolorez eta edukiz, eta horien bidez, jaiaren bilakera ikus daiteke, arte grafikoetara aplikatutako arte-korronteen bilakaera, programetako argazkien erabilerarena, jaiak direla-eta antolatutako ekitaldiena; azken batean, gure gizartearen bilakaera, irundarrok hain errotuta daukagun alderdi ludiko horren ikuspegitik.

Webean eskaintzen den bilduma honetan, programa xumeak ikus ditzakegu, pobreak, ia irudirik gabekoak, baina baita artista irundar handien lanak ere, eta argazkilari, diseinatzaile eta publizista oso onen lanak ere bai. Gaude zuen gozamenerako izango dela gaur sarean jarriko dugun materiala.

Bide batez, eskatzen dugu inork baldin badauka Sanmartzialei buruzko hemen agertzen ez den material inprimaturik, jakinaraz diezagula; kopia bat egingo genuke, gure herrikide guztiei hel dakien. Horretarako, e-mail bat bidali besterik ez da egin behar archivo@irun.org helbidera, edo telefono honetara deitu: 943 505208.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun

ARCHIVO MUNICIPAL • C/ Pikoketa nº 1 (Ikust-Alaia Etxea) • 20304 Irun • T.: 943-505 205 / 943-505 206 • archivo@irun.org