| |
| |
|
Artxiboak
hiritarraren eskura jartzen du Hemeroteka
zerbitzu bat zuzeneko atentziorako gelan. Horrela erraztasunak
ematen zaizkio erabiltzaileari aldizkako argitalpenak
(prentsa eta aldizkariak) eta aldizkari ofizialak eskuratzeko.
Hona eskura dauden argitalpen
batzuk::
Prentsa
Deia
El
Diario Vasco
Gara
El
Mundo
El
País
Aldizkari
Ofizialak
Gipuzkoako
Aldizkari Ofiziala
Estatuko
Aldizkari Ofiziala
Euskadiko
Aldizkari Ofiziala
Azken horiek paperean nahiz
euskarri informatikoetan kontsulta
daitezke.
Artxiboan
dauden langileei eskatu behar zaizkie
gela honetan ez dauden aurreko egunetako
buletinak edo/eta aldizkako argitalpenak. Prozedura
bera erabiliko da gela honetan ez dauden beste aldizkako argitalpenak
kontsultatzeko orduan (ikus zerrenda).
Eskuragarri
dauden beste argitalpen batzuk:
|
El Bidasoa
(1884-1965) |
Nuevo Mundo (1909-1915) |
|
Bidasoan
(1980-1996) |
Oarso
Rentería (1987-1997) |
|
Blanco
y Negro (1891-1977) |
El País de los Negocios (1988-1998) |
|
BB.OO. de la Comunidad Europea (1986-1995) |
El
País Semanal (1987-1999) |
|
Deia Dominical (1996-1999) |
París
Match (1949-1968) |
|
Deia Igandea (1993-1996) |
La Revista de El Mundo (1995-1999) |
| Deia
Semanal (Agosto 1982-Febrero 1983) |
Txingudi (Diciembre 1994-Febrero1996) |
|
El Diario Vasco Semanal (1992-1999) |
Unidad
(1953-1960) |
| Egunkaria
(a partir de 1993) |
La Vanguardia (1991-Febrero 1998) |
|
Irun Republicano (Junio 1931-Julio 1933) |
Vértice (Abril 1937-Julio 1939) |
|
Irunero (Abril 1994-Septiembre 1997) |
La
Voz de España (1948-1961) |
| El
Irunés (1989-1999) |
La
Voz de Euskadi (Mayo 1983-Mayo 1985) |
Horiexek
dira Udal Artxiboak bildu dituen argitalpen batzuk (Artxiboan
dago eskuragarri argitalpenen zerrenda osoa).
(gora)
|
|
|
Artxiboaren
egiteko garrantzitsuenetako bat Udalak
bere funtzioen jardunean sortzen eta jasotzen duen dokumentazioa
biltzea da. Udal arloek aldian behin Artxiboari igortzen dioten
dokumentazio honek osatzen du,
hain zuzen ere, Fondo Administratiboa.
Denboraren joanean halako balio historikoa
edo balio iraunkorra duen dokumentazio, berriz, Fondo
Historikoan geratzen da.
Fondo
Administratiboa:
Espedienteez osatua dago eta,
espedienteak, aldi berean, dokumentuez
osatuak daude. Era askotakoak
dira dokumentu hauek: obren espedienteekin hasi eta espediente
pertsonalekin buka.
Egun erabiltzen
den Sailkapen-Koadroak aukera ematen du Fondoa osatzen duten Sekzioak,
Azpi-sekzioak eta Sailak bereizteko.
(SAKATU MARRAZKIAN KONTSULTATZEKO)
Fondo Administratiboa
da Artxiboaren erabiltzaileek (Administrazioa bera eta hiritarrak)
gehien kontsultatzen dutena,
eta beti kontuan hartzen da norbanakoaren
intimitatearen errespetoa, Konstituzioak aurreikusi
bezala. Adibide gisa, esan daiteke eraikuntzen eta errolden espedienteak
direla maizenik kontsultatzen direnak. Kontsulta horien bidez,
etxebizitza baten planoak eskura daitezke obra bat egiteko, edo
familiaren azterketa genealogikoa egin daiteke (1877. urteaz gerozko
erroldak daude eskuragarri).
(gora)
|
|
|
|
Mendeetan
zehar galera handiak izan ditu
Udal Artxiboak, gehienetan gerra garaian eginiko triskantzen ondorioz,
Irunen izaniko guda guztiek neurri handiagoan edo txikiagoan kaltetu
egin baitzuten dokumentazioa. Hala ere, dokumentu-kopuru handia
libratu zen hondamenditik, eta gaurko egunean, garai
bateko Irun ezagutzeko eta gure garaikoa hobeto ezagutzeko
egokiera eskaintzen digute dokumentu horiek.
"Dokumentu zaharren ikerketa eta azterketa... dokumentu horiek idazteko garaian bere izan zirenekinelkarrizketa isil eta misteriotsua izatea bezala da. Esan genezake beren bizitzaren hamaika sekreturi buruzko galderak egiten dizkiegula pertsona beriei, eta berel gure begien aurrean uzten dizkiguten kokumentu idatzien bidez erantzuten digutela.."
Karmelo Etxegaraik, 1898 |
| |
 |
Fondo
Historikoa:
1897 eta 1898 bitartean, Serapio Mugica
jauna (Gipuzkoako Udal Artxiboetako Ikuskatzailea), Irungo
hiriko Udal Artxiboko dokumentazio guztia ordenatzeaz eta inbentarioan
jasotzeaz arduratu zen. Lan horren emaitza gisa Artxiboko dokumentu
guztien Aurkibide bat prestatu zuen, eta bertan ondo asko islatzen
da kronikariak erabili zuen Salkapen-Koadroa.
Koadro hori bost sekziotan banatua dago, eta sekzio horiek ataletan
eta sailetan, eta bertan garbi ikusten da 1910 arte dokumentazioa
nola antolatu zen. Era askotakoak dira Fondo Historikoak dauzkan
dokumentuei esker egin daitezkeen kontsultak. Aurkibideari eta Sailkapen-Koadroari
esker aurkitu daiteke dokumentazio oro.
Artxiboak
badu beste era bateko dokumentazioa ere:
jaietako programak eta foiletoak, kartelak, argazkiak, planoak eta
mapak, egutegiak, postalak eta gidak, eta horiek guztiak
kontsulta daitezke artxiboko langileei eskatuta.
(gora)
|
|
|
|
Artxiboan
dagoen dokumentazioa zuzenean kontsultatu
daiteke jatorrizko euskarrian edo ordenadorearen bidez.
Zuzeneko
kontsulta:
Aldizkari
ofizialak, egunkariak eta aldizkariak paperean kontsulta
daitezke Zuzeneko atentzioa eskaintzeko gelan. Beste argitalpen-motaren
bat edo aldizkarien ale zaharrak kontsultatu nahi izanez gero,
artxiboko langileei eskatuko zaizkie.
Fondo Administratiboan eta Historikoan
dauden dokumentuak Zuzeneko Atentzioa eskaintzeko
Gelan eta Ikertzaileen Gelan kontsulta daitezke, Artxiboko langileei
eskatuz gero. Liburutegi osagarria
da Artxiboak eskaintzen duen zuzeneko kontsultarako beste zerbitzu
bat. Liburutegi hori ikerketa-gelan dago, eta beste baliabide
batzuen artean, herriko historiari
buruzko erreferentzia-obrak aurki daitezke bertan.
 |
Ordenadorearen
bidezko kontsulta:
Interneti
lotutako ordenadoreen bidez, aldizkari ofizialak
euskarri informatikoan ere kontsulta daitezke Zuzeneko Atentzioa
eskaintzeko Gelan. Era berean, Udal Artxiboan instalatu den
artxiboak gestionatzeko programak
(IADOC) aukera ematen dio erabiltzaileari
Fondo Administratiboaren, Historikoaren eta Prentsa-Fondoaren
parte handi bat kontsultatzeko. Sistema berri honen
bidez errazago lor daiteke informazioa: kontsultak
azkarrago egin daitezke eta dokumentazioa zuzenean
ikus daiteke terminalean. Hori guztia, dokumentuak kontserbatzeko
eta azkar kontsultatzeko bideratzen ari den digitalizazio
proiektuari esker. Gaurko egunean milioi
bat orrialdetatik gora digitalizatuta daude. Eskaneatzeko
prozesuak eskaintzen duen abantailetako bat dokumentazioa
benetan den bezalakoa ikusteko aukera da; gainera,
dokumentazioa zuzenean erabilita eragiten
den narriadura (esku artean erabiltzearen poderioz
eragiten den narriadura, urratuak egiteko arriskua, kopiatzerakoan
jasaten duen bat-bateko tenperatura-aldaketa.) saihesten
da modu horretan.
(gora)
|
|
|