Irungo Udal Artxiboa Historia |  Kokalekua | Instalazioak | Zerbitzuak | Kontserbazioa | Tipologia | Loturak | Fototeka | Historiko funtsa

INSTALAZIOAK
Artxiboak bi depositu berri eta bertako langileentzako gela bat ditu, eta baita kontsultarako beste bi gela ere. Pantaila bikoitzeko hormak ezarri zaizkio eraikinari hezetasun edo bat-bateko tenperatura aldaketetatik dokumentazioa babesteko, lapurreten aurkako sistema bat instalatu da, ikertzeko gela bat sortu da erabiltzaileen beharrei erantzun ahal izateko, arkitektura oztopoak kendu dira eta arranpala bat eraiki da errazago sartzeko.
 Desposituak
 Kontsulta egiteko Gelak:
 Zuzeneko Atentziorako Gela
 Ikertzaileen Gela
 
 
Deposituak

Artxiboak urteetan zehar bildu duen dokumentazioa dago deposituetan (fondo historikoa, administratiboa, kartelak, prentsa, argitalpen ofizialak.). Dokumentazioa egokiro gordetzea du helburu dokumentazio hori eskuratzeko orduan zailtasunik izan ez dadin eta, aldi berean, ondo kontserbatu dadin. Dokumentuak egokiro instalatzeko, planoak horizontalean gordetzeko altzariak eta armairu gurpildunak erabiltzen dira. Azken hauek, zoruan finkatutako errailetan mugitzen diren altzari batzuk dira, eta espazioa hobeto aprobetxatzeko aukera ematen dute. Gaurko egunean, erabili daitezkeen 1800 metro lineal apalategietatik gutxi gora-behera 1200 okupatuta daude. Zurezko apalategi tradizionalen aldean apalategi hauek badituzte beste abantaila batzuk ere; esate baterako, ez dira pisuaren poderioz okertzen, ez dira erretzen, eta ez dute intsektu xilofagoen sorrera errazten. Artxiboaren funtsezko funtzioetako bat dokumentazioa egoera onean edukitzea da; eta horrenbestez, segurtasuna da arau orokorra. Deposituak ate-suhesiez bereizten dira, eta sua sumatu eta itzaltzeko gailu automatiko batez hornituak daude. Era berean, klima kontrolatzeko gailu batzuk ere baditu bat-bateko tenperatura-aldaketak eta hezetasuna kontrolatzeko, faktore horiek oso kaltegarriak baitira dokumentazioarentzat.

Gora (gora)

 
Zuzeneko Atentziorako Gela

Artxiborako sarrera-gela da eta, irakurtzeko gela ere badenez, kontsultak egiteko mahai eta aulkiez hornitua dago, eta Internetekin loturiko ordenadore batzuk eskaintzen ditu informatizatutako aldizkari ofizialak eta Artxiboan dagoen dokumentazioaren aurkibideak kontsultatzeko. Artxiboko langile bat bertan izaten da erabiltzaileen kontsultei erantzuteko eta zuzenean eskuratu ez daitekeen dokumentazioa emateko.

Gora (gora)

 
Ikertzaileen Gela

Ikertzaileen Gelan dokumentuak kontsultatzeko mahai handi batzuk (aldi berean 16 lagun aritzeko modukoak) eta Liburutegi osagarri bat daude erabiltzaileen eskura. Liburutegi hau izaera historikoa (interes berezia duten herriko historiari buruzkoak) eta artxibistikoa duten erreferentzia-obrez osatua dago. Gainera, IADOC artxiboak gestionatzeko programari loturiko ordenadore batzuk ere badaude eta, luze gabe, Artxiboan dauden fondoak zuzenean kontsultatzeko aukera izango da, baita gaur egun arte digitalizatutako dokumentazioa ikusteko aukera ere.

Gora (gora)