|
Irungo
Udal Artxiboaren aurreneko aztarnak XVI. Mendearen
erdialdera garamatza, eta honako atal hauetan kontsultatu
dezakegu artxibo honen bilakaera:
|
|
|
|
| |
|
Serapio
Mugica artxibozainak Udal Artxiboa antolatzeko
egitekoan (1897-1898) bildu zituen datuen arabera, gudaroste
frantsesek mugaz alde honetara egindako
inbasioetan suntsitu ziren Artxiboko dokumenturik
zaharrenak.
| |
|
|
|


|
Urte
horretako ordenantzen arabera, Elizako
artxiboan gorde behar ziren herriaren eskriturak
(inbentariora jasoak). Zinpeko
batek eta Diputatu batek artxibo horretako giltza
bana zuten.
Serapio
Mugicak artxiboari buruz eskaintzen
duen daturik zaharrena
XVII. mendearen erdialdekoa da. Izan
ere, 1648. urtean, lagun batzuek eginiko mesede
bati esker eta ehun errealen truke, Artxiboko
dokumentu batzuk berreskuratu ziren Frantzian.
Dokumentu horiek seguru asko 1638. urtean eramango
zituzten, Irun eta Hondarribia
suntsitu zituen inbasio frantsesean,
alegia.
|
 |
| |
|
|
|

|
1766.
urtean Irun Hondarribitik
bereizi zenean, Artxiboa
Sakristiatik Dorretxera
eramateko erabakia hartu zen, izan
ere sakristian ez zegoen Hondarribiko hiritik
ekarriko ziren dokumentu guztiak jasotzeko aski
lekurik.
|
|
| |
|
|
 |
1767ko
abenduko 27an eginiko bilkuran,
Artxiboko dokumentuak Junkaleko Elizako Sakristiatik
ateratzeko eta leku erosoago batera eramateko
erabakia hartu zen; bestalde, dokumentu horiek Labezarra
izeneko kanpandorrean zegoen lehenengo piezara eramateko
erabakia hartu zen.
|
|
| |
|
|
 |
Udaletxean,
1796. urtean, Artxiboarentzako
armairu bat egiteko eta dokumentuak pergaminoan
enkoadernatzeko erabakia hartu zen. Jose berrotaran
Eskribauari agindu zitzaion egiteko hori.
|
|
| |
|
|
|


|
1807.
urtean Domingo Olazabal,
Juan Antonio Olzabal, Oñako Baroiak eta Jose Joaquin
de Escorza jaunek egokitu egin zuten Artxiboa.
1837ko maiatzaren 14an,
ingelesek Irun eraso zutenean, kaleetan
barrena bota eta barreiatu zituzten artxiboko dokumentuak
oro, eta desagertu egin
zen 1766. urteaz geroztik Irungo Unibertsitatea
jurisdikzio zubil eta kriminalaren jabe zela egiaztatzen
zuen Errege zedula. 1841ean Juan
Justo de Mocorrea Presbiteroak, aitorpen-sekretupean
jaso ondoren, itzuli egin
zuen Errege zedula hori. 1843. urtean
berriro ere konpondu edo egokitu zuten artxiboa.
|
|
| |
|
|
 |
1843.
urtean Udalak Artxiboa berriro ere egokitzeko agindua
eman zuen.
|
|
(gora)
|
|
|
 |
Rosa
Maria Garmendia andereak "Algunos datos historicos del Archivo
Municipal de Irun, 1989" lanean azaldutakoaren arabera,
Irun-Uranzu Unibertsitateko 1560ko Ordenantzetan xedaturikoari
jarraiki, Elizako Artxiboan gorde
behar ziren Irun-Uranzu Unibertsitateko eskritura guztiak,
herriarenak ziren eta inbentariora jasoak ziren
eskriturak oro. Zinpeko batek
eta Diputatu batek artxibo horretako
giltza bana zuten. Kargua amaitutakoan, bi pertsona
horiek hurrengo kargudunei eman behar zizkieten nola eskriturak
hala artxiboko giltzak -eskribauaren aurrean-, beti ere
20 eguneko epean, bestela 1.000 marabediko isuna ordaindu
behar zuen bakoitzak. 1753. urtean
Juan Jose de Berroa eta Felix de Beraun zeuden
kargu horietan arduradun.
Eguneroko egitekoetan, behin eta berriz jo behar zen Artxiboetara:
dokumenturen bat zuzendu edo adostu
behar zen bakoitzean, lurrak
mugatu behar zirenean eta ordu arteko jabeak
nortzuk ziren jakin behar zenean... 1892ko
urtarrilaren 15ean, Artxiboen ordenazioari ekiteko
erabakia hartu zuen Probintziako Batzordeak, eta egiteko
hori burura eramateko, Serapio
Mugica izendatu zuten Gipuzkoako Udal Artxiboen Ikuskatzaile
tituluarekin; 1899ko Urriaren 3an amaitu zuen artxiboa ordenatzeko
lana, eta Artxiboa era egokiago batez gobernatzeko
arauak eman zituen, baina, tamalez, arau horiek ez ziren
bete. Emilio Navas jaunaren
arabera, gutxienez hemezortzi urte geroago arte ez zen dokumentazioa
berriro ere ordenatu. 1906tik 1940
arte berriro ere itzuliko ez ziren dokumentu batzuk atera
zituzten artxibotik, eta beste asko gerra zibilean
zehar galdu ziren betirako.
(gora)
|
|
|
 |
1981eko
urriaren hasieran Gipuzkoako
Foru Aldundiak zortzi lagun kontratatu zituen
praktika-lanak egiteko eta helburua betetzeko xedean.
Irungo Udalak, lehenagotik, Artxibo,
Liburutegi eta Ikerketa arloetan laguntzaile-plaza bat
betetzeko oposizio mugatuko deialdi bat egina
zuen, postu hori hutsik baitzegoen Plantilan, baina adostasun
batera iritsi ez zirenez, artean ez zuten Artxibozainik
izendatu. Udalbatzak, 1982ko
abenduaren 17an eginiko osoko bilkuran, artxibozainaren
postua onartu zuen, eta Filosofia eta Letretan lizentziatua
zen Jose Monje García jaunak eskuratu zuen
postu hori. 1987. urte arte udal bulegoetan egon ziren
barreiaturik Artxiboko fondoak. Azkenean, Ikust-Alaia
Etxeko geletara eraman zuten Artxiboa, eta
gaurko egunean, dokumentuak kontserbatzeko ezin baldintza
hobeagoak eskaintzen dituzte Ikust-Alaia Etxeko gelek.
Azken bost urteotan egitura
izaerako aldaketa handiak egin dira Artxiboan.
Handitu egin da eta depositu
berri bi eta bertan
lan egiteko gela bat sortu dira,
eta arkitektura izaerako oztopoak desegin dira arranpala
baten bidezko sarrera bat egokitu ondoren. Tenperatura
eta hezetasuna kontrolpean edukitzeko sistema
batez hornituta dago, baita lapurreten
aurkako sistema berezi batez ere. Bestalde,
suteak hautemateko sistema batez
eta automatikoki abiarazten den gas-gailu batez hornituta
dago. Gainera, suteen aurkako
ateak eta armairu gurpildunak dauzka, ez dira
erretzen eta espazioa era egokiago batez aprobetxatzeko
aukera ematen dute. Azken honetan, dokumentuak
digitalizatzeko (milioitik gora irudi) eta
zaharberritzeko lanak eraman dira burura.
(gora)
|
|
|
| Udal
Artxiboaren Memoriak pdf artxiboan eskuragarri daude. Jeisteko
sakatu arratoiaren eskubiko botoia eta aukeratu "Guardar
destino como ..." |
|
|
(gora) |
|
|
|
|
| |
|
|
|