|
Udal
Artxiboaren egiteko garrantzitsuenetako bat, daukan
dokumentazioa ondo kontserbatzea da. Denboraren
joanak ezinbestean eragiten duen kalteaz gainera, ugari dira
dokumentazioaren narriadura prozesua azkartzen duten arrazoiak.
Horrexegatik Artxiboan kontserbaziorako politika bat ari da
bideratzen eta, horri esker, txikiagoak
dira arrisku-faktore jakin batzuek eragiten dituzten kalteak.
|
|
|
|
| |
|
|
|
Bi
talde handitan bereiz daitezke arrisku-faktore
garrantzitsuenak :
- Barne izaerako faktoreak edo berezko arriskuak.
- Kanpo izaerako arriskuak edo kanpoko arriskuak.
 |
Berezko
arriskuak
Dokumentuaren
izaera fisikotik datozenak dira barne izaerako narriadura-faktoreak.
Papera eta tinta bezalako elementuak
hondatu egiten dira denboraren joanean, eta prozesu
hori azkartu edo moteldu egiten da elementu horien kalitatearen
arabera. Papera egiteko orduan erabili diren materialen arabera,
paperak azidotasun-maila handiagoa
edo txikiagoa izango du, eta faktore horrek zuzeneko eragina
du paperaren bizi-itxaropenean. Tintak ere, arriskutsuak
izan daitezke dokumentuak behar bezala kontserbatzeko.
Tinta-mota batzuek, ferrogaliarrak esate baterako,
papera bera zulatu dezakete gainoxidazio
prozesu baten ondorioz. Azken urteotan arazoa handitu
egin da erabilitako tintaren eta paperaren kalitate
eskasagatik (birziklatuak, inprimagailurako papera), kalkoak
erabiltzeagatik, kopiak egiteagatik,… Azken batean
alderdi horiek guztiek zaildu egiten
dute dokumentuen kontserbazio egokia.
 |
Bi
talde handitan bereiz daitezke kanpo izaerako narriaduraren
arrazoiak: batetik, faktore biologikoak
daude eta, bestetik, faktore fisikoak
eta ingurugiro izaerakoak. Lehenengo faktore horien
artean aipa ditzakegu intsektuak
(termitak, pipiak…), labezomorroak, karraskariak eta mikroorganismoak
(onddoak eta bakterioak). Horietako batzuek
irentsi egiten dute dokumentuaren eskuarriaren parte bat eta
beste batzuek pigmentazio-orbanak eragiten dituzte;
hauek ahuldu egiten dute dokumentua eta erraztu bere narriadura.
Faktore fisiko eta ingurugiro izaerakoen artean, berriz,
hezetasuna, tenperatura, eguzkiaren argia, atmosferaren poluzioa
eta suteak eta uholdeak bezalako hondamendiak aipatuko
genituzke. Narriadura-faktore hauei gehitu egin behar zaie
dokumentazioaren zuzeneko manipulazioak,
zenbaitetan bidegabeak, eragindako kaltea. Ondorioz,
dokumentuak urratu egin daitezke, koipea pilatzeko arriskua
dute eta, kopiatuak izatean, bat-bateko tenperatura-aldaketak
jasan ditzakete.
(gora)
|
|
|
|
Udal
Artxiboak, kontserbaziorako politika jarraitu baten bidez
egiten die aurre dokumentazioaren narriadura eragiten duten
arrazoi posibleei. Instalazio eta
altzari egokiak izateaz gainera, Artxiboak beharrezko
segurtasun neurriak
hartu ditu dokumentazioari begira arrisku-faktoreak
izan daitezkeenak kontrolatzeko:
Klima kontrolatzeko tresnak:
Klima kontrolatzeko tresnek aukera ematen dute tenperatura
eta hezetasun erlatiboa beti maila berean edukitzeko.
Klima-faktore horiek dira dokumentazioa hondatzeko bi arrazoi
nagusietakoak. Bat-bateko tenperatura
eta hezetasun aldaketek papera uzkurtzea eta dilatatzea
eragiten dute eta, ondorioz, papera
ahuldu egiten da eta hauskor bihurtu. Sistema
honek, pantaila bikoitzeko hormekin batera, aukera ematen
dio Artxiboari giroaren gehiegizko hezetasun-mailak eragin
litzakeen kalteei (onddoen agerpena,
lizuna…) aurrea hartzeko.
Izpi ultramoreak:
Artxiboa behar bezala prestatu da, halaber, dokumentazioa
izpi ultramoreetatik babesteko. Horretarako, dokumentuak
ez dira inoiz egoten eguzkiaren argitan zuzenean, eguzkiaren
argiak papera horitu dezakeelako, tintei indarra kendu eta
papera bera hauskor bihurtu.
 |
Suaren kontrako neurriak:
Artxiboa sua sumatzeko sistema
automatiko batez eta ate bereziez hornitu da.
Gela guztietan eskuzko suitzalgailuak daude,
baita sua itzaltzeko gailu automatiko bat ere.
Digitalizazioa:
Kontserbazioa da Artxiboak dokumentazioa digitalizatzeko
bideratzen duen prozesuaren helburu nagusietako bat. Dokumentuek,
egunero, kanpoko eraso ugari jasaten
dute, erabilera bidegabeak,
besteak beste. Digitalizazio-prozesuarekin dokumentazioak
denboran luzeago irautea lortu nahi da, kendu egiten baita
dokumentu horiek zuzenean kontsultatzeko aukera.
Segurtasun
neurriak:
Urteetan zehar ebatsiak eta zeharo
hondatuak izan dira Artxiboko dokumentu asko.
Artxiboaren eraikina lapurreten
aurkako sistema batez hornitu da eta, luze gabe,
zirkuitu itxiko kamerak instalatuko
dira leku estrategiko batzuetan. Horrela, gerta litezkeen
erasoak aurreikusi nahi dira,
herriaren ondare historiko eta dokumentala arian-arian suntsitu
baino ez baitute egiten eraso horiek.
Desinfektatzeko eta intsektuak hiltzeko programak:
Instalazioak sistematikoki
eta aldioro garbitzeaz gainera, desinfektatzeko
eta intsektuak hiltzeko prozesu batzuk ere burutu
dira Artxiboan. Egiteko hauek enpresa
espezializatuek bideratzen dituzte eta benetan
funtsezkoak dira narriaduraren faktore biologiko nagusiei
aurre egin nahi badiegu.
(gora)
|
|
 |
Zaharberritzea
da narriatutako euskarri fisikoak
prozesu tekniko eta mekanikoen bidez edo eskuz berreskuratzeaz
arduratzen den teknika. Oso prozesu garestia
da, baina betikoz galtzeko arriskuan dauden dokumentuak
kontserbatzeko aukera ematen du. Irungo Udalak onartutako
zaharberritzeko programa aurrera eraman da Udal
Artxiboan azken bost urteetan eta oso
emaitza onak izan ditu. Prozesua oso
garestia denez (urtero
bost milioitik gora) balio
handiko piezak dira
bereizten diren dokumentuak. Azken urteotan
Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak
eman dizkio Udal Artxiboari dokumentuak zaharberritzeko.
Motela eta nekeza da dokumentuak zaharberritzeko prozesua.
Zaharberritzeaz arduratuko den zentro espezializatuak
obraren azterketa xehea egiten
du, eta gero, obraren
kontserbazio egoera azaltzeko txostena egiten du.
Txosten horretan dokumentuak dituen akatsak azaltzen dira,
baita narriadura horiek eragin dituzten faktoreak ere,
jarduteko ildoak eta interbentziorako irizpideak zehaztu
ahal izateko. Dokumentuak dituen
kalteen araberakoak dira tratamenduak. Erabiltzen
diren tekniken artean aipagarri dira azidotasun-maila
jaisteko teknika, ijezketa eta koadernaketa..
Irungo Udalak abiarazi duen zaharberritzeko programari
esker, Udal Artxiboak ikusi du bere fondoak osatzen dituzten
dokumentu baliotsu batzuek beren funtzionaltasuna berreskuratu
dutela eta arian-arian okerrera zihoan narriaduratik libre
geratu direla.
(gora)
|
|
|
|