UDAL ARTXIBOA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Archivo Municipal - Udal Artxiboa - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Zerbitzuak

Kontsulta

Hemeroteka

Udal Artxiboan zirkulazioan dauden zein dagoeneko desagertuak diren jatorrizko paperezko aldizkari, egunkari eta gehigarriak kontsultatu ahal dira. Jada desagertuak direnak –hemeroteka historikoa osatzen dutenak– jarraian egiten ari diren kanpainetan digitalizatzen ari dira; beraz, badago horiek ere kontsultatzeko modua, dela web orriaren bidez dela Artxiboko datu-basearen bidez.

Aldizkari Ofizialei dagokienez ere bi dira kontsulta-bideak: aldizkaririk zaharrenetarako jatorrizko paperezkoa, eta on-line Internet bidez azken urteetako aldizkarientzako hain zuzen jarritako ordenagailuetan. (Ohartarazi behar da jatorrizkoak eskuratzeko eskaera bat egin behar dela data eta zenbaki zehatza adieraziz eta handik 48 ordura lortuko direla; izan ere, Artxiboz kanpoko gordailu batean baitaude gordeta).

Udal Artxiboa osatzen duen tituluen zerrenda Hemeroteka atalean dago.

Artxiboko dokumentazioa

Hiritar orok fondo historikoa eta administratiboa osatzen duten dokumentazioa ezagutzeko eskubidea du, bai Zerbitzuan bertan, bai telefono edo e-mail bidez kontaktatuz. Ez dago inolako baldintzarik bete beharrik, nahiz eta ikertzaileen kasuan fitxa bat bete behar izaten den oinarrizko datu batzuekin, kontrol eta estatistika arrazoiak tarteko direla.

Erabiltzaile batek lehenengo bidera jo eta zer behar duen azaltzen duenean, kontsultatu beharreko materialari buruzko aholkularitza jasotzen du eta bere eskura jartzen dira dauden deskribapen bitartekoak (horietako batzuk Artxiboaren Web orrian); eta paper-sortak edo espedienteak ematen dizkiotenean, erabiltzailea bera da ikerketari ekin behar diona. Bigarren eta hirugarren kasuan, ordea, gaiari buruz informazioa ematen zaio azaletik, eta bilaketarako zein aukera dituen esan ondoren, proiektuek denbora asko eskatuz gero, gure instalazioak bisitatzera gonbidatzen ditugu.

Hemen dagoen material gehiena edonork kontsulta dezakeena da, bere izaeragatik edota edukiagatik hirigarrenen intimitateari edo ohoreari eragin ahal dion materiala ez bada behintzat. Horrelakoetan, aztertu egiten da dokumentazioa eskaini ahal den ala ez, eta baiezko kasuan datuen konfidentzialtasuna gordetzeko konpromiso-idazki bat sinarazten zaio interesdunari, eta Artxiboa edozein erantzukizunetatik libre geratzen da, datu horien erabilera okerra gertatuta ere.

Fototeka

Azken urte hauetan argazkiak digitalizatzeko kanpainak egin dira eta 2010eko abenduaren 31ko datan 41.000 tik gora dira Udal Artxiboan kontsulta litezkeen era guztietako erregistroak. Horietako asko web orri honen bilatzailearen bitartez ikusi ahal dira, bere garaian Foto Kruzetik lortutakoak aparte utzita.

Kartelak, liburuxkak eta inprimakiak

Zerbitzu hau aspaldidanik ari da jasotzen inprimakiak, liburuxkak eta era guztietako jarduerei buruzko kartelak: kontzertuak, jaiak, erakusketak, zinea… eta interesa duen edonork kontsulta ditzake horiek guztiak.

Kontsultak on-line

Artxiboa Wifi gunea da baina, gainera, badira zenbait postu erabiltzaileek Internet bidezko kontsultak egiteko erabil ditzaten.

 

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun

ARCHIVO MUNICIPAL • C/ Pikoketa nº 1 (Ikust-Alaia Etxea) • 20304 Irun • T.: 943-505 205 / 943-505 206 • archivo@irun.org