WiFi
Irungo Udalak Internetera sartzeko zerbitzu publikoa eskaintzen du hari gabeko WiFi teknologiaren bitartez. 802.11b/g/a estandarra erabiltzen du, kode irekiko (open source) Debian GNU/Linux plataforma baten gainean eraikia.
WiFi zerbitzuak udaleko espazio itxietan
Ikust-Alaia eraikinean (Udal Liburutegia eta Udal Artxiboa) eta Martindozenea Aterpetxe-Gaztelekuan eskuragai daude
Zerbitzu hauetako erabiltzaile guztiei erabat dohain sartzeko aukera ematen zaie bere ekipo eramangarritik bertatik (ordenagailu eramangarria edo PDA), Internetera sartzeko mugarik gabe (erabiltzeko baldintzetan arau logiko bat bada erabiltzailea konprometitzen duena legez kanpoko operaziorik ez egitera).
Instalazio bakoitzaren okupazioa kontuan hartuta, baimendutako eguneko erabileraren denboran topeak jarriko dira.


