Zer egin
Irun Euskal Herriko ekialde-ekialdean dago, eta Frantzia (Iparraldea) eta Nafarroarekin egiten du muga.
Irun Txingudiko Badian dago. Bidasoa ibaiak Kantauri itsasoan itsasoratzean sortzen duen Badia honetan, halaber, Hendaia eta Hondarribia herriak daude, hondartza apartak dituzten kostaldeko herrixkak. Badia edertasun natural eta balio ekologiko handikoa da, giza garapenaren eta inguruarekiko errespetuaren arteko oreka handia lortu duelako. Ingurumenari dagokionean, Irunen interes handiko bi espazio daudela nabarmendu behar da:

Mendi aldean, Aiako Harrietako Parke Naturala: Badiaren gain altxatzen den mendigune honetan mendi, haran eta ur-jauzi anitz aurki ditzakegu, baita Arditurriko meategi erromatarrak ere.

Plaiaundiko Parke Ekologikoa, Txingudiko Badiako estuarioan: Txingudiren garrantzi ekologikoa bere ekosistema anitzetan datza. Itsas labarrak, kostaldeko hondartza eta dunak, padura eta, azkenik, ibai eta erreken behealdeko bidea. Bakoitzak bere berezitasunak ditu ingurumen-baldintzei dagokienean, baita flora eta faunari dagokienean ere.

Irunek, mugaldean kokatzen denez, komunikazio-sare garrantzitsua du eta horrek hainbat tokitara erraz joateko aukera ematen du: Gipuzkoako kostaldeko txoko eder guztietara (Hondarribia, Getaria, Zarautz...), Iparraldeko kostara (Hendaia, Biarritz, Baiona...) eta Nafarroako gune natural nagusietara (basoak, mendialdeko herriak...). Hori guztia, ospe handiko euskal gastronomia, kultura zentroak (Guggenheim museoa, Txillida Leku Museoa...) eta aisialdi-guneak (Donostiako Akuarioa, Zientziaren Museoa...) ahaztu gabe.
Kokapen pribilegiatu honek, gainera, kanpoko kirol eta ekintza asko egiteko aukera ere ematen du: ibilaldiak, mendiko bizikleta, surfa, piraguismoa, urpekaritza, ala delta, parapentea, hipika etab.
Iruni buruzkoak
- Irun:
- www.irun.org
- Nola iritsi:
- www.irun.org/eusk/2conocer/como.asp
- Leku interesgarriak:
- www.irun.org/eusk/2conocer/lugares.asp
- Gure jaiak:
- www.irun.org/eusk/2conocer/fiestas.asp
- Klima:
- www.irun.org/eusk/2conocer/clima.asp
- Ingurune naturala:
- www.irun.org/eusk/2conocer/entorno.asp
Txingudi eskualdeari buruz
- Bidasoa Turismo:
- www.bidasoaturismo.com
- Bidasoa Congress:
- www.bidasoacongress.com
- Bidasoa-activa:
- www.bidasoa-activa.com
- Bidasoa-Txingudi:
- www.bidasoa-txingudi.com
Gipuzkoa orokorra
- Turismo Gipuzkoan:
- www.gipuzkoaturismo.net
- Turismo Donostian:
- www.sansebastianturismo.com
Kultura
- Txillida Leku Museoa:
- www.eduardo-chillida.com
- Guggenheim Museoa:
- www.guggenheim-bilbao.es
- Zientziaren Museoa:
- www.miramon.org
- Donostiako Akuarioa:
- www.aquariumss.com
- Oiasso Erromatar Museoa:
- www.irun.org/oiasso


