Nola iritsi
Irun penintsula eta Europa arteko komunikazio-puntu nagusia da, eta oso erraza da eskualdera iristea.
Errepidez. Autoz, oinez, bizikletaz.
Matindozenea aterpetxea N-1 errepidean bertan dago. N-1 errepideak Irungo hirigunea eta Ventas auzoa elkartzen ditu, eta ondoren, Donostiarako bidea hartzen du. Kostaldeko Santiago bideak jarraitzen duen ibilbide bera da.
Eraikina Irungo hirigunearen mugan dago, La Salle Lanbide Eskolatik hurbil.
Hegazkinez

Donostiako Aireportua, Hondarribian, aterpetik 3 kilometrotara.
Txartel elektronikoak helbide honetan www.iberia.com
Miarritzeko aireportua, Iparraldean, aterpetik 28 kilometrotara. Konpainia hauek doaz Miarritzera: Air France, Ryanair, AirLib
Txartel elektronikoak: www.airfrance.com
Iruna iristeko:
Autoz, A63+A8, A63+N1, N10+N1
Aireportutik Hendaiara autobusez, eta Hendaiatik Iruna, trenez eta tranbiaz (topoz).
Trenez
Irungo geltokitik egunero irteten dira trenak Madril, Bartzelona eta A Coruñara, baita aldiriko trenak ere Gipuzkoa osora 30 minututik behin. Informazio gehiago helbide honetan: www.renfe.es. Aterpetik geltokira 20 bat minutu dago oinez.
Beste aukera bat bide estuko trena da, Topo izenez ezagutzen duguna. Irunen hiru geltoki ditu. Aterpetik hurbilen dagoena Belaskoeneako geltokia da; oinez 4 bat minutu behar dira. Informazio gehiago: www.euskotren.es